Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

INFORMATIKA

29/10/2008 GMT 1

Zer da wiki bat?

iosune_45 @ 13:15

Web orri bilduma mota bat da non bertan aurkitzen diren web orrialde guztiak erabiltzaileen eskutik eraldatuak izan daitezkeen nabigatzaile web-an. Erabiltzaile hauek, orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Wiki orrialdeak, titulu propioak dituzte, eta hauek aldi berean, edozein wiki gunean idazterakoan, web enlazeak (link), izatera pasatzen dira.

Wiki plataforma batek web orriak sortzeko ematen dituen abantailen artean honako hauek azaltzen dira: aise menderatzen den interlaze sotila, erabiltzaileei askatasuna ematea, editatu ahala argitaratzeko bat-batekotasuna, edukiak garatzeko abiadura eta erosotasuna, web orriak gaurkotzeko eta eraldatzeko erraztasuna.
Hau guztia kontuan harturik, erraz ulertzen da wikien arrakasta.

Amaitzeko, wiki guneak ekartzen dituen ezaugarriak kontuan izanik, hiru aipa daitezke: Alde batetik, nabigatzaile baten bidez, wiki testua erabilita, jakinduria partekatzeko aukera paregabea; bestetik, irekiera: askotan erregistratu gabe ere wiki orriak edita daitezkeela; eta bukatzeko, erabiltzaileenganako konfiantza.

Wikipedia deituriko web gunea, ezagutuena da munduan. Wikipedia entziklopedia eleanitza, web-oinarriduna eta eduki askekoa da. Wikipedia mundu osoko bolondresek idazten dute. Bertako artikuluak Internetera konektatutako edozeinek idatzi ditzake, aldatu lotura sakatuz.

Hona hemen bideo bat:
http://www.youtube.com/watch?v=jIgk8v74IZg

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!